Euskal Herriko biztanleria pixkanaka hazi da azken bi hamarkadetan. 2004an 2.953.004 biztanle ziren, eta 2024an 3.231.287 biztanlera iritsi da. Hazkunde hori herrialde gehienetan nabaritu da, bereziki Nafarroa Garaian eta Araban, Bizkaiak hazkunde txikiagoa izanik. Lapurdi eta Nafarroa Beherean ere gorakada bat izan da, baina Zuberoan biztanleria gutxitzen joan da urtez urte.
Euskal Herriko lurraldeen artean Bizkaiak %35,9ko pisu demografikoa dauka, eta ondoren daude Gipuzkoa (%22,6) eta Nafarroa Garaia (%21,0). Zuberoa da lurralde txikiena %0,5arekin
Euskal Herria Europako Estatuekin alderatuta populazio tamaina ertaina duen lurraldea da, 3.213.112 biztanle izanik. Euskal Herria Europako estatuekin alderatuta 20. tokian dago, populazioari dagokionez, Moldavia, Albania, Lituania edo Armenia baino handiagoa izanik.
Bestalde Turkiak eta Alemaniak dute populazio handiena Europan, eta horien atzetik Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Espainia daude. Euskal Herria, 3 milioi biztanlerekin, askoz txikiagoa da haiekin alderatuz.